Bea Markaida naiz (Bilbo, 1996), irudigile digitala. Hainbat estilo koherente lantzen dituen sortzailea naiz: nire lan egiteko era naturalena proiektuei moldatzea da, nire estilo pertsonalari uko egin gabe. Nire ilustrazioek mundua ikusteko dudan era aurkezten dute, ikusten dudan mundua nolakoa izatea gustatuko litzaidakeen amestuz.

Erakusketak
- 2024: Poetas del @ abenduko topaketan ilustratzaile gonbidatua.
- 2024: DRAWING FOR PALESTINE . UNRWAren bitartez Gazari laguntzeko funtsak biltzeko Irudika topaketaren barruan erakusketa solidarioa.
- 2023: Vértigo . Espacio Artemisaren erakusketa kolektiboa, Portugaleteko hainbat dendarekin elkarlanean.
Prestakuntza Artistikoa
- 2024: Narrazio bisual ikastaroa Eskola Minúsculan. Riki Blanco, Maguma eta Javier Olivaresen eskutik.
- 2023: Ilustrazio Editorialean Masterra CMYK Eskolan. Paul Caballeroren eskutik.